SAGARDI EUSKAL SUKALDARIAK


Kalitatezko produktuarekiko miresmena eta soiltasuna dira sukaldean jarduteko gure arau nagusienetakoak. Gure sukaldariek asko zaintzen dute produktua, errespetatu, eta gutxi ukitzen dute. Produktuan oinarritutako sukaldaritza eskaintzen dugu guk, alderdi guztiak kontu handiz zainduz. Mahai bat, besteekin partekatzeko eta betiko sukaldaritzaz gozatzeko. Gure kartan Euskal Herriko baratze, baserri eta kostako produktu onenak aurkituko dituzue, produktu fresko eta era askotakoak, errespetu eta sentsibilitate handiz landuak haien zapore eta testurarik onena ateratzeko, gure herriko ardo eta sagardorik onenez lagunduta beti.

Urte-sasoiko produktuak

Gure karta sasoiko produktu onenetan oinarrituta dago, zapore osoko plater tradizionaletan. Parrilan prestatutako sasoiko barazkiak, marmitako tradizionala, bakalao tortilla, idi buztan erregosia eta beste euskal plater bereizgarriak.

Bestetik, ezin dituzue galdu SAGARDI-n dauzkagun klasikoak, esate baterako, “Mar de Plata”-tik datozten donostiarra moduan prestatutako arrainak edo Txuletoia, geure enblema printzipala.