Iñaki López de Viñaspre

Elikaduran espezializatutako antropologoa da Iñaki, baina ororen gainetik, sukaldaritza-zale amorratua.

Nire amonaren ondoan zegoen aulki batean zutik ikasi nuen janaria egiten. Geroztik aurrera, euskal sukaldaritza tradizionala nire grina nagusia izan da.

Duela hogei urte nire anaia Mikel eta biok IRATI jatetxea Bartzelonako auzo gotikoan ireki genuen, euskal sukaldaritzan oinarritutako hiriko jatetxerik onena. IRATI jatetxea SAGARDI Euskal Sukaldarien sorburu izan zen, euskal sukaldaritza munduan zehar zabaltzeko proiektuari hasiera emanez. Jada zazpi hiriburutan dagoen kalitatezko proposamen tinkoa da hau.

Hauxe da SAGARDI Euskal Sukaldariak daukan filosofia gastronomikoa: kalitatezko produktuan, parrilan oinarritua dagoen sukaldaritzan, eta euskal janari tradizionalari baita Euskadin dauzkagun produktu bikainei ere balioa ematearena.
Argentina iritzi gara orain, euskal gastronomia tradizionalaren balioak partekatzeko guraz, baita gure haurtzaroko zaporeak berreskuratzeko ilusioaz ere. Azken finean, sabelaren bitartez gure bezeroen maitasuna lortzea nahi dugu. Horregatik, euskal kultura xarmagarria ezagutzera eta bere produktu zoragarriez gozatzera gonbidatzen zaituztet.